XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ehuneko 25 mintzo eta 20 ikasten ari

2.134.918 bizitzale ditu orotarat Euskadi Autonomoak bere hiru probintzietan banatuak.

Horietarik erdiak baino gehiago Bizkaian bizi dira, han baita Bilbo hiri haundia bere ingurumen nasaiarekin.

Beraz ehuneko 55,1 Bizkaian bizi, 32,2 Gipuzkoan eta 12,6 Araban.

Horietarik zenbatek mintzo dute euskara? Ehuneko 24,7 dira zinez euskaldun (euskaradun) ezagutuak, lauretarik bat bana beste.

Ehunetarik 18,2 dira berriz euskara ongi edo nolazbait ulertzen (konprenitzen) dutenak.

Besteak erdaldunak: ehuneko 57,1.

Bixtan da badela politika bat herritarren berreuskalduntzekoa bidean dena.

Euskararen erakasteak, herrietan enplegu bat bilatzen duteneri bilinguismoa galdatzea eta holako bideak indar haundikoak dira hor.

Azken urte hauetan ehunetarik 10 ez ttipitu da euskara ez dakitenen nonbrea.

Bizkaian gehiagoz ere bai: ehuneko 11,4 z ttipitu da.

Hots ehuneko 20 kondatzen dituzte euskara ikasten ari direnak.